Entzumen Urritasuna duen seme-alaba dut
Hemen daude gurasoek egiten diren zalantzak eta galderak nabarmenak, oso garrantzitsuak dira gure umearen elbarritasuna ezagutzeko.
Ondo entzuten al du zuen seme-alabak? Egiazta ezazu
ZUEN SEME-ALABAK EGOERA HAUETARIKOREN BAT JASAN BADU, HANDIAGOA DA ENTZUMEN ARAZOREN BAT IZATEKO ARRISKUA
- Haurdunaldian: Ondoretasun faktoreak, belarrietan kalteak eragiten dituzten sendagaiak edo zenbait infekzio (toxoplasma, citomegalovirus, sifilia, errubeola…).
- Erditzerakoan:RH bateraezina, erditze zailak, 1.500 gramo baino gutxiagoko pisua, jaioberrien ZIU…
- Ondoren: Otitisa, hazizurriak, elgorria, meningitisa, entzumena kaltetzen duten sendagaiak…
Azter ezazu:
0tik urtebetera:
- Zarata handiek harritzen ez duten haurtxo lasaiegia bada.
- Soinu ezagunen aurrean, burua biratzen ez badu.
- Hitz ezagunak ulertzen ez baditu.
- Bokalizazioekin jolas egiten ez badu, helduenak imitatuz.
Urtebetetik 2 urtera arte
- Agindu soilak ulertzen ez baditu.
- Bere izena ezagutzen ez badu.
- Gorputzeko zatiak identifikatzen ez baditu.
- Bi hitzeko esaldiak egiteko gai ez bada.
- Ipuinen aurrean arretarik jartzen ez badu.
2 urtetik 3 urtera arte
- Esaten dituen hitzak ulertzen ez badira.
- Esaldiak errepikatzen ez baditu.
- Galdera soilei erantzuten ez badie.
3 urtetik 4 urtera arte
- Gertatzen dena kontatzen ez badaki.
- Hizketaldi soila mantentzeko gai ez bada.
4 urtetik 5 urtera arte
- Beste neska-mutil batzuekin hitz egiten ez badu.
- Hizkuntza heldua agertzen ez badu eta senideei soilik ulertzeko gai bada.
Oro har
- Haurrak hizkuntzarik ez badu, etenda geratzen da hizkuntza edo bere adinerako oso bilakaera mantsoa du.
- Eskolako ikasketetan arreta nabarmen galtzen badu edo atzeratuta badago.
- Katarro handiak, otitisa edo alergiak jasaten baditu.
ENTZUMEN GALERA MAILA ETA MOTA UGARI DAGO; ZENBAT ETA LEHENAGO DETEKTATU, ORDUAN ETA HOBETO, AURRERATUKO DUGUN DENBORA BAITA.
ZER IRABAZIKO DUGU?:
Mediku tratamendua bizkortuko duzu, behar duen hezkuntza bereziko laguntzarekin eta, behar izanez gero, audiofonoak edo inplante koklearrak egokituz. Hizkuntzaren garapena eta harreman pertsonalak erraztu ditzakezu. Ikaskuntza eta komunikazioa errazten dizkiozu.
…ZALANTZARIK BADUZU, KONTSULTATU OTORRINOLARINGOLOGIAKO MEDIKUAREKIN
Zer egin dezaket orain?
Behin diagnostikoa eskuetan dugula, oso garrantzitsua da abian jarri dugun prozesu horretan nahitaez parte hartuko duten eragileekin (audio-protesistak, zentro inplantatzaileetako profesionalak, logopedak, hezitzaileak…) eta babes garrantzitsua eskain diezaguketen beste batzuekin harremanetan hastea: elkarteak, familiak…
Kontuan izan behar dugu hizketa gai dugun prozesu honek epe luzerako lana eta ahalegina ekarri beharko duela; beste nolabait esanda, iraupen lasterketa da; hala eta guztiz ere, gure inguruan eskuragarri izango ditugun baliabideak ugariak garrantzitsuak direla kontuan izan behar dugu, prozesu hau guztia ahalik eta ondoen jasan ahal izateko.
Nora jo?
Diagnostikoaren ondorengo lehen uneetan, oso garrantzitsua da pauso tinkoak ematea; zer esan nahi dugu horrekin? Eskuragarri dugun informazioa ugaria da eta, ziur asko, jende asko topatuko dugu beren iritziak, esperientziak eta abarrak kontatzeko prest: familia, askotan, ez da gai izaten informazio pilo hori gainditzeko, eta garrantzitsua da lasaitasuna mantentze eta zuen burua baretzeko gai izatea. Izan ere, hori izango da bat-batean etorriko zaizkizuen gaiei aurre egiteko modurik onena.
Horren inguruan, aipatu beharrekoa da Elkartera jotzea lagungarri izan litekeela, han informazioa, aholkua eta abar eman ahal izango baitizuete erabakiak hartu beharko dituzuen gai ugariren gainean.
Gogorazten dizuegu zuen Udal Gizarte Zerbitzuetan lortu dezakezuela laguntzak ekonomikoak, ziurtagiriak eta abar.
Nola komunikatuko naiz berarekin?
Komunikazioaz hitz egitean jakin behar dugu hori egiteko aukera ugari dagoela; lehenik eta behin, ahozko hizkuntza etortzen zaigu burura, normalean erabiltzen duguna baita; hala ere, egunerokotasunean ere erabiltzen ditugun beste komunikazio mota batzuk ahazten zaizkigu: gorputz hizkuntza, keinu naturalak, aurpegiko adierazpidea… horri guztiari komunikazioan muga motaren bat duen pertsonekin txandatzeko eta areagotzeko sistema gisa erabili ahal izateko sortu izan diren hizkuntza, metodo, estrategia,… saila gehituz gero, konturatuko gara aukera zabala izango dugula.
Gehienetan familiek eta hezkuntza arloan eta (bir)gaitze lanetan jarduten duten profesionalek beraiek aholkatuko dute erabakia hartzea, landu eta indartu beharreko apustua… hala ere, askotan komunikazio osoaren alde egin beharko dugu, hau da, gure esku dauden komunikazio baliabide guztiak beharko ditugu haurrak erraztasunez mezuak jaso eta igor ditzan, azken batean hori baita garrantzitsuena, eta pertsona gisa duen eskubide hori betetzeko ahal duguna egin beharko dugu.
Hitz egingo al du?
Esan dezakegu Entzumen Urritasuna duen edozein haur, garaiz diagnostikatuta eta garaiz anplifikatuz eta errehabilitatuz, hitz egitera irits litekeela, horrekin batera beste arazorik ez baldin badu. Hala ere, ezin da zehaztu noiz hasiko den, zein izango den bere ahotsaren kalitatea, zein hizkuntza garapen maila lortuko duen…, horrek faktore askotan izango baitu eragina: Entzumen Urritasuna agertzeko unea; galera maila; protesi egokitzapena egingo den unea; erabilitako protesia; kasu bakoitzaren gaitasuna eta ezaugarriak; ingurutik jasotako suspertzea…
Zer da audifono bat?
Entzumen galera mota asko eta hainbat maila daude. Horregatik daude audiofono asko eta banakoen behar ugari tratatzeko ezaugarri eta funtzio aukera zabala dute.
Gaur egun, audiofonoek erabiltzen duten teknologian arreta jarriz gero ohartuko gara bi mota daudela, audiofono analogikoak eta digitalak:
• Audiofono analogikoek mikrofono bidez jasotako soinu zeinuak anplifikatzen dituzte eta zeinu elektriko txiki bihurtzen dituzte. Jarraian, zeinu horiek belarrira transmititzen ditu benetako denboran. Zeinuak aldatu egin daitezke teknika analogikoak eskainitako aukeren barruan erabiltzaileek izan ditzaketen beharren arabera. Horien teknologia zaharrena da, ezartzen lehena izan baitzen.
• Audiofono digitalek soinua eraldatzen dute eta bit bihurtu, zeinuak anplifikatu aurretik manipulatuz. Teknologia digitala erabiltzen dute, horrek esan nahi du ordenagailu txiki baten bitartez erabiltzaile bereziari egokitzeko doi daitezkeela.
Forman arreta jarriz gero, hainbat Audiofono mota daudela ohartuko gara:
• Sakelekoak: Oso kasu gutxitan erabiltzen dira. Adin nagusikoekin eta audiofono txiki bat erabiltzeko zailtasunak dituztenekin.
• Entzumen betaurrekoa: betaurrekoaren besoan sartzen den hagatxoa da eta bertan daude ohiko audiofono baten elementu guztiak. Soinua hezur bidez igortzen da barne belarritik joaten diren dardaren bidez
• Atzeraentzungailua: Entzumen pabiloiaren atzeko aldean jartzen da eta entzumen kanalarekin pertsona bakoitzarentzako molde desberdinaren bitartez komunikatzen da.
• Kanal barnekoa: Entzumen kanalean jartzen diren audiofonoak dira, hau da, belarri barruan. Osagai elektroniko guztiak sartzen diren karkasa batez osatuta daude. Ez dira egokiak galdera larrietarako, ezta haurrek erabiltzeko ere, horien entzumen bidea oraindik garatzen ari baita.
• BAHA – Audiofono ezargarriak: BAHA belarri atzean buru-hezurrean kirurgia bidez jartzen den Titaniozko inplante txikiari konektatzen zaion audiofonoa da. Soinu prozesadoreak edo audiofonoak buru-hezurreko hezurraren bitartez soinuaren dardarak barne belarrira igortzen ditu Titaniozko inplantearen eta hezurraren arteko molekula mailako integrazio osoari esker.
NORENTZAT DA BAHA?
• Kanpo entzumen bidearen atresia dutenentzat, tinpanoarekin kanpo entzumen bidearen komunikaziorik edo irekierarik ez dagoenean.
• Tarteko edo kanpo entzumen bidearen infekzio akutua dutenentzat, entzumen laguntza behar dutenean baina ohiko audiofonoek infekzioak edo etengabeko jarioak eragiten dizkietenean.
• Otosklerosiak eragindako bide motako gorreria duten pazienteentzat, edo entzumen bide ertaineko itxuraldaketak edo entzumen bide ertain edo kanpokoetako kirurgiaren ondorengo nahasmenak dituzten pazienteentzat, belarriko kirurgia kontraindikatuta baldin badute.
• Alde baterako gorreria neurosentsoriala duten pazienteentzat, BAHA belarri gorrean jarri ohi zaie eta soinua hezurraren bidez belarriko barne entzumen bidera igortzen du, entzumen normala lortuz. Horrela entzuteko aukera eskainiko zaio eta bi aldeetatik datozen soinuak ulertuko ditu, bi belarrietatik entzuteko sentipena lortuz.
Zer da inplante koklearra?
Inplante Koklearra bi alboetako gorreria sakon eta larria duten eta audiofonoez gutxi baliatzen diren pertsonen kasuan adierazitako laguntza teknikoko mota bat da.
Funtsean, inplante koklearra kirurgia bidez gorputzean sartutako kanpo eta barne zatiak dituen gailu elektronikoa da. Gailuak soinuak energia elektriko bihurtzen ditu eta elektrodo bidez igortzen ditu nerbio koklearreko nerbio aferentzietaraino, pertsonarengan entzuten duen sentipena eraginez ¿???.
Hizketa aurreko gorreria duten pertsonetan (ahozko hizkuntza garatu aurretik agertzen diren gorreriak) nahiz hizketa ondorengo gorreria dutenetan praktikatzen da (ahozko hizkuntza garatu ondoren agertzen diren gorreriak). Osoko anestesiarekin egindako kirurgia behar da inplantearen barneko zatiak jartzeko, eta ondoren entzumen errehabilitazioa beharrezkoa da.
Nola funtzionatzen du Inplante Koklear batek?
Soinu uhinak sisteman sartzen dira antena aurikularrean (1. irudia) dagoen mikrofono baten bidez eta zeinu elektriko bihurtzen dira. Zeinu hori soinu prozesatzailera igortzen da antzena eta soinu prozesatzailea lotzen dituen kablearen bitartez. Soinu prozesatzaileak zeinu elektrikoa soinu eta hizketa ulertzeko zehaztutako kodifikazio eragingarrienera bihurtzen du. Prozesatu ostean, elektrikoki kodifikatutako zeinua kable fin bidez antenara itzultzen da eta irrati uhinen bidez azalean zehar inplantera igortzen da (2. irudia). Barne inplanteak zeinua dekodifikatzen du eta koklea barruan dauden elektrodo multzora bidaltzen du (3. irudia). Elektrodoek zuzenean koklea barruko entzumen nerbioetako zuntzak estimulatzen dituzte (4. irudia). Entzumen nerbioen estimulazioak garunera bultzada elektrikoak igortzea sortzen du; bertan soinu gisa interpretatzen dira (5. irudia).
Non ikas dezaket zeinuen hizkuntza?
Ulertuzek urtero horrelako ikastaroak antolatzen ditu bereziki entzumen galera duten haurren gertueneko inguruko familia eta pertsonentzako. Edonola ere, ikastaro horien egutegia eta ordutegia zuzendutako kolektiboari ahalik eta gehien egokitzen saiatzen gara.
Hauek dira Zeinuen Hizkuntzako formakuntza eskaintzen dituzten beste erakunde batzuk:
– Botikazarreko BHI, Zeinuen Hizkuntzan Teknikari Espezialistaren Goi Mailako Heziketa Zikloa eskaintzen da.
– Gregorio Ybarra Elkartea
– Euskal Gorrak.
– Zentzumen Guztiekin.
Beste familiak ezagut al ditzaket?
Ulertuzen helburu nagusietako bat arlo horri dagokio. Familientzat funtsezkoa dela uste dugu Elkarteko kide diren beste guraso batzuekin harremanetan egotea, esperientzia, ezagutza, iritzi eta abar elkartrukatu ahal izan dezaten eta hori sustatu ahal izateko.