Laguntza Goiztiar eta Logopedia zerbitzua
Laguntza Goiztiar zerbitzua
Bizkaian Arreta Goiztiarra Zerbitzu Publikoa emateko BFArekin itundutako Arreta Goiztiarreko Zerbitzua (0 eta 6 bitarteko umeentzat).
Inplante koklerrak dituzten umeen entzumen-erreabilitazioa lantzeko Osasun Sailak onartutako zentroa.
Zerbitzu honen helburua bizitzaren lehen urteetan entzumen galera antzematen zaien neska-mutilen inguruan sortzen diren beharrei erantzuna ematea da. Etapa erabakigarria izango da, garapen linguistikoaz eta komunikatiboaz gain, garapen kognitiboa eta emoziozkoa arriskuan egoten baitira. Hori guztia dela eta, proposatzen dugun esku-hartzeak neska-mutilekin parte hartzeaz gain, euren inguru hurbilenarekin ere parte hartzea barneratzen du; hau da, familiekin, ikastetxeekin eta hainbat profesinalekin….
- Neska-mutilekin egiten den parte hartze zuzenari dagokionez, egin beharreko lanak garapeneko arlo guztiak barneratuko ditu, baina arreta berezia jarriz komunikazioko prozesuetan, entzumen hondarren hezkuntzan, ahozko hizkuntza ikastean, eta bere ingurunean erabilitako hizkuntzaren ulermenaren eta adierazpenaren hobekuntza mailakatuan.
- Familiekin egin beharreko lanari buruz, bi helburu nagusi lortzera bideratzen da:
- Gurasoei emoziozko laguntza esdaintzea euren seme-alabari entzumen urritasuna antzemateak sortzen duen krisia gainditzen lagundu eta egoerari eta agertzen joango diren zailtasunei aurre egiteko baliabide propioen garapenean lagundz.
- Euren seme-alabekin elkarrekintzazko eta komunikazioko jarraibide egokien inguruan familiak orientatzea.
Hezkuntza arloko esku-hartzeari eta beste profesional batzuekin egindakoari dagokionez, bi puntu nabarmendu behar dira. Beste profesional batzuekin egindako esku-hartzea aipatzean, alde batetik, hainbat arlotan (hezkuntzakoa, medikuntzakoa, entzumeneko protesien arlokoa) gure arreta eskaintzen diegun haurrekin harremanetan duden beste profesional batzuekin batera Zerbitzu honetatik egiten dugun koordinazio, aholkularitza eta lankideza lanari egiten diogu erreferntzia. Lankidetza mota horrekin, haurren egoeraren inguruan ahalik eta informazio osatuena izatea lortu nahi dugu, haien aurrerapenak baloratu ahal izateko, esku-hartzeak hobetzeko, helburuak lehentasunen arabera sailkatzeko eta sor daitezkeen zailtasunak konpontzeko.
Bestalde, batez ere hezkuntza arloan, beste profesional batzuekin egindako esku-hartze horren barruan , aholkularitza lana ere egiten dugu, haur horiek ikastetxeetatik jasotzen dituzten erantzunak haien beharretara egokitutakoak eta egokiak izan daitezen, batzuetan ez baita informazio eta prestakuntza nahikorik izaten haientzat jardunbiderik egokienak zein diren jakiteko.
Logopedia zerbitzua
Zerbitzu hori Entzumen Urritasuna duten gazte eta haurren ahozko hizkuntzaren estimulazio eta errehabilitaziora zuzenduta dago. Maila horretan esku hartzen duten estrategia eta metodologiak kasu ugaritara egokituko dira: haurraren adina, erabiltzen duen protesia, une horretara arte lortutako hizkuntzaren garapena…
Zerbitzu horren barruan esku hartze nagusia haurrekin egindako zuzeneko lana den arren, familiei aholkuak eta trebakuntza emateko lana ere egiten da, prozesuan parte hartzen duten beste profesional batzuen koordinazio etengabeaz gain.
Profesionalak
Zerbitzu hau eskaintzeko 6 profesional topatuko dituzue, zeinek bere profilak eta espezialitateak aukera ematen duten txikiek aurkezten duten zailtasun edo esku-hartze beharrei erantzuteko.
Psikologia – Pedagogia – Logopedia – Fisioterapia – Psicomotrizitatea – Psikoterapia