Ulertuz-en xedea
ULERTUZ Elkartearen XEDE nagusia KOMUNITATE SARE-tik eskaintzen diren zerbitzuak berbideratzea da. Elkarteak hobekuntzen barnerapena orientatzeko erakundea izan nahi du, Bizkaiko neska-mutil gorrak errespetatuak izan daitezen, gizabanakoen erantzunak koordinatuz, horrek zerbitzuen hobekuntza orokorra eragin dezan ezberdintasuna errespetatzen duen eta kide guztiei zerbitzuak eskaintzen dizkien gizartean.
Horrela, ULERTUZen ondokoentzat egiten dugu lan:
- FAMILIAK. Euskadin eta bereziki Bizkaian dauden zerbitzuen berri ematen diegu eta beraien eta entzumen-arazoak dituzten seme-alaben beharrei erantzuteko ekintzak garatuz erantzuten diegu.
- NESKA-MUTIL ETA GAZTE GORRAK. Gure izatearen arrazoia dira. Beraz, gure ekintzak beraien prestakuntzara eta bizitzaren arlo ezberdinetan parte hartzera bideratzen dira. Horretarako, prozesu horiek zaildu ditzaketen oztopoak ahalik eta txikienak izaten saiatzen gara.
- GIZARTEA. Entzuteko urritasunaren arazoaren aurrean sentsibilizatzen dugu, gorreriaren prebentzioa, diagnostiko goiztiarra eta berehalako errehabilitazioa sustatuz, komunikazioko oztopoak ezabatzeaz gain, eta azkenean, euren parte hartze sozial betea lortzeko.
- ADMINISTRAZIOAK. Entzuteko urritasunarekin lotutako arazoei irekiagoak izan daitezen saiatzen gara, gai honetan indarrean dagoen legedia betetzea eskatuz, eta hobekuntza eta garapena bultzatuz.
Elkarte moduan behar dituzten lekuetara baliabideak eta erantzunak hurbiltzeko programak garatzen saiatzen gara. Ekintza horiek guztiz partekatzen dira neska-mutil gorren familien Elkarteekin eta Federazioekin.