Inplante Koklearra bi alboetako gorreria sakon eta larria duten eta audiofonoez gutxi baliatzen diren pertsonen kasuan adierazitako laguntza teknikoko mota bat da.
Funtsean, inplante koklearra kirurgia bidez gorputzean sartutako kanpo eta barne zatiak dituen gailu elektronikoa da. Gailuak soinuak energia elektriko bihurtzen ditu eta elektrodo bidez igortzen ditu nerbio koklearreko nerbio aferentzietaraino, pertsonarengan entzuten duen sentipena eraginez ¿???.
Hizketa aurreko gorreria duten pertsonetan (ahozko hizkuntza garatu aurretik agertzen diren gorreriak) nahiz hizketa ondorengo gorreria dutenetan praktikatzen da (ahozko hizkuntza garatu ondoren agertzen diren gorreriak). Osoko anestesiarekin egindako kirurgia behar da inplantearen barneko zatiak jartzeko, eta ondoren entzumen errehabilitazioa beharrezkoa da.
Nola funtzionatzen du Inplante Koklear batek?
Soinu uhinak sisteman sartzen dira antena aurikularrean (1. irudia) dagoen mikrofono baten bidez eta zeinu elektriko bihurtzen dira. Zeinu hori soinu prozesatzailera igortzen da antzena eta soinu prozesatzailea lotzen dituen kablearen bitartez. Soinu prozesatzaileak zeinu elektrikoa soinu eta hizketa ulertzeko zehaztutako kodifikazio eragingarrienera bihurtzen du. Prozesatu ostean, elektrikoki kodifikatutako zeinua kable fin bidez antenara itzultzen da eta irrati uhinen bidez azalean zehar inplantera igortzen da (2. irudia). Barne inplanteak zeinua dekodifikatzen du eta koklea barruan dauden elektrodo multzora bidaltzen du (3. irudia). Elektrodoek zuzenean koklea barruko entzumen nerbioetako zuntzak estimulatzen dituzte (4. irudia). Entzumen nerbioen estimulazioak garunera bultzada elektrikoak igortzea sortzen du; bertan soinu gisa interpretatzen dira (5. irudia).
in
May13
Iruzkinak desaktibatuta daude Zer da inplante koklearra? sarreran