• HASIERA
  • ULERTUZ
  • ZERBITZUAK
  • ELKARTU
  • KOMUNITATEA
  • BALIABIDEAK
  • KONTAKTU
LOGIN

lost password?

    • Español
    • Euskera
Ulertuz
  • HASIERA
  • ULERTUZ
    • Helburuak
    • Xedea
    • Entzumen Urritasuna duen seme-alaba dut
    • Ulertuzen laguntzaileak
    • Gardentasuna
  • ZERBITZUAK
    • Laguntza eta arreta zerbitzua familiei
    • Laguntza Goiztiar eta Logopedia zerbitzua
    • Gizarteratzeko eta denbora libre zerbitzua
  • ELKARTU
    • Bazkidea egin
    • Bazkidea izatea
    • Diru laguntza
  • KOMUNITATEA
    • BLOG
    • Ulertuzeko argazki galeria
    • Ulertuzeko Egutegia
  • BALIABIDEAK
    • Baliabideak
    • Ulertzen Aldizkaria
    • Estekak
    • Logopediazko baliabideak
  • KONTAKTU

May13

Iruzkinak desaktibatuta daude Zer da audifono bat? sarreran

Entzumen galera mota asko eta hainbat maila daude. Horregatik daude audiofono asko eta banakoen behar ugari tratatzeko ezaugarri eta funtzio aukera zabala dute.

Gaur egun, audiofonoek erabiltzen duten teknologian arreta jarriz gero ohartuko gara bi mota daudela, audiofono analogikoak eta digitalak:

• Audiofono analogikoek mikrofono bidez jasotako soinu zeinuak anplifikatzen dituzte eta zeinu elektriko txiki bihurtzen dituzte. Jarraian, zeinu horiek belarrira transmititzen ditu benetako denboran. Zeinuak aldatu egin daitezke teknika analogikoak eskainitako aukeren barruan erabiltzaileek izan ditzaketen beharren arabera. Horien teknologia zaharrena da, ezartzen lehena izan baitzen.
• Audiofono digitalek soinua eraldatzen dute eta bit bihurtu, zeinuak anplifikatu aurretik manipulatuz. Teknologia digitala erabiltzen dute, horrek esan nahi du ordenagailu txiki baten bitartez erabiltzaile bereziari egokitzeko doi daitezkeela.

Forman arreta jarriz gero, hainbat Audiofono mota daudela ohartuko gara:
• Sakelekoak: Oso kasu gutxitan erabiltzen dira. Adin nagusikoekin eta audiofono txiki bat erabiltzeko zailtasunak dituztenekin.
• Entzumen betaurrekoa: betaurrekoaren besoan sartzen den hagatxoa da eta bertan daude ohiko audiofono baten elementu guztiak. Soinua hezur bidez igortzen da barne belarritik joaten diren dardaren bidez
• Atzeraentzungailua: Entzumen pabiloiaren atzeko aldean jartzen da eta entzumen kanalarekin pertsona bakoitzarentzako molde desberdinaren bitartez komunikatzen da.
• Kanal barnekoa: Entzumen kanalean jartzen diren audiofonoak dira, hau da, belarri barruan. Osagai elektroniko guztiak sartzen diren karkasa batez osatuta daude. Ez dira egokiak galdera larrietarako, ezta haurrek erabiltzeko ere, horien entzumen bidea oraindik garatzen ari baita.

audifono intracanal

Kanal barnekoa

• BAHA – Audiofono ezargarriak: BAHA belarri atzean buru-hezurrean kirurgia bidez jartzen den Titaniozko inplante txikiari konektatzen zaion audiofonoa da. Soinu prozesadoreak edo audiofonoak buru-hezurreko hezurraren bitartez soinuaren dardarak barne belarrira igortzen ditu Titaniozko inplantearen eta hezurraren arteko molekula mailako integrazio osoari esker.

Audifono implantable

BAHA – Audiofono ezargarriak

NORENTZAT DA BAHA?

• Kanpo entzumen bidearen atresia dutenentzat, tinpanoarekin kanpo entzumen bidearen komunikaziorik edo irekierarik ez dagoenean.
• Tarteko edo kanpo entzumen bidearen infekzio akutua dutenentzat, entzumen laguntza behar dutenean baina ohiko audiofonoek infekzioak edo etengabeko jarioak eragiten dizkietenean.
• Otosklerosiak eragindako bide motako gorreria duten pazienteentzat, edo entzumen bide ertaineko itxuraldaketak edo entzumen bide ertain edo kanpokoetako kirurgiaren ondorengo nahasmenak dituzten pazienteentzat, belarriko kirurgia kontraindikatuta baldin badute.
• Alde baterako gorreria neurosentsoriala duten pazienteentzat, BAHA belarri gorrean jarri ohi zaie eta soinua hezurraren bidez belarriko barne entzumen bidera igortzen du, entzumen normala lortuz. Horrela entzuteko aukera eskainiko zaio eta bi aldeetatik datozen soinuak ulertuko ditu, bi belarrietatik entzuteko sentipena lortuz.

Posted by admin in

Menu General

  • HASIERA
  • ULERTUZ
  • ZERBITZUAK
  • ELKARTU
  • KOMUNITATEA
  • BALIABIDEAK
  • KONTAKTU

Articulos más recientes

Bat egin Ulertuzeko familia martxa solidarioarekin!

Datorren igandean, apirilak 28, goizeko 11etan, denok gaude gonbidatuta Portugaleteko

|| Leer más
(Español) Polo Ulertuz

Barkatu, hau ez dago euskararaturik oraindik…

|| Leer más
(Español) Final de Padel

Barkatu, hau ez dago euskararaturik oraindik…

|| Leer más

Contacto:

  • Dirección:
    C/ Iparaguirre, 9 - 4ª Planta. Bilbao - Bizkaia
  • Telf: 94 444 01 25
  • Mov: 648 922 539
  • Fax: 94 444 01 25
  • Email:
    ulertuz@ulertuz.org

Menu:

  • HASIERA
  • ULERTUZ
  • ZERBITZUAK
  • ELKARTU
  • KOMUNITATEA
  • BALIABIDEAK
  • KONTAKTU

Idiomas::

  • Español
  • Euskera

Entidades colaboradoras:

Entidades colaboradoras:

Copyright Ulertuz: Bizkaiko Haur Gorren Familia eta Lagunen Elkartea
Aviso Legal | Política de Privacidad | Política de Cookies