Gizarteratzeko eta denbora libre zerbitzua
Entzumen-urritasuna duten pertsonek, beren ezaugarri bereizgarriak direla eta, eskubide horretara modu natural eta osasungarrian hurbiltzea eragozten dieten egoera ugarirekin egiten dute topo bizitzan eta horrek askotan ingurunearekiko harremanetan eta elkarrekintzan, eta norberari buruzko kontzeptuan eta autoestimuan arazoak sortzeko arrisku handia ekar dezake.Arazo horretaz jabetuta, Ulertuz erakundean urteak daramatzagu alor horren alde egiten. Gure helburua arrisku hori arintzea edo, gutxienez, minimizatzea da, eta horren ondorioz sortu dugu zerbitzu hau.
Planteamendu horrek esku-hartzeko bi bidetara garamatza:
- Elkarteak hainbat jarduera antolatuko ditu: tailerrak, asteburuko irteerak, ibilaldiak, udako udalekuak… Horiek guztiek garapeneko etapa bakoitzeko adinari eta beharrei daude egokituta.
- Aisia eta Astialdia jarduerak eskaintzen dituzten gizarteko beste agenteekin eta erakundeekin koordinazioa, entzumen urritasuna duten neska-mutilek eta gazteek zerbitzu horiek modu normalizatuan jasotzeko aukera izan dezaten, horien garapen pertsonala ahalik eta gehien sustatuz.