Laguntza eta arreta zerbitzua familiei
Hauek dira zerbitzu honen helburu orokorrak:
- Bizkaian entzumen arazoak dituzten seme-alaben familien bizi kalitatea hobetzea.
- Bizkaian Entzumen Urritasuna duten neska-mutilen eta gazteen bizi kalitatea hobetzea.
- Bizkaian EU duten neska-mutilen, gazteen eta euren familien eskubideak eta interes globalak defendatzea gizartearen, administrazioaren eta gainerako erakundeen aurrean.
Horretarako, elkarren artean koordinatuta egongo diren jardueren multzo bat jarri da abian:
- ORIENTAZIOA, INFORMAZIOA ETA LAGUNTZA FAMILIEI: landu beharreko oinarrizko arloak, gehienbat diagnostikoa jaso berri duten familien kasuan. Lantzen saiatzen garen zalantza ohikoenak hauek dira: zein eskolatze mota izan ahalko du nire seme-alabak?, zein da izan dezakeen erantzun mediku protesi onena, audiofonoa, inplante koklearra?, parte har al dezake jarduera kulturaletan informazioa atzitzeko berdintasunez, gainerako neska-mutilek bezalaxe?…
- BALIABIDEEN KUDEAKETA: familien jabekuntzan eta bizi duten errealitateari aurre egiteko gaitasunean ezinbestekoa.
- GIZABANAKOEN ESKAEREN KUDEAKETA: familietatik edo eragileetatik datoz eta euren jarduerek bertan eragingo dute.
- PRESTAKUNTZAKO ETA HAUSNARKETAKO TALDEAK FAMILIENTZAT: berebiziko garrantzia du, familiei tresnak, eguneroko bizitzan erabili ahalko dituzten baliabideak ematen baitizkie.
- PROFESIONALEN PRESTAKUNTZA: oso alor garrantzitsua, kolektibo honi arlo ezberdinetan emango zaion erantzuna kalitatezkoa izatea nahi badugu.
- INFORMAZIOAREN HEDAPENA – SENTSIBILIZAZIOA: biztanleriaren hainbat sektoreri zuzendutako ekintzak, Entzumen Urritasuna eta horren eraginak hurbiltzeko asmoz.
- BIBLIOGRAFIA FUNTSA ETA IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEAK: familiek eragiten dizkieten intereseko eta egungo gaietara sarbide handiagoa izan dezaten.
- ELKARTEGINTZA: erakundearen oinarrizko zatia, kontaktua, familien artean esperientziak elkarbanatzea… sustatzen dena